Aukera berria ote?

Erabiltzailearen aurpegia Juankar Arellano 2017ko api. 7a, 12:40
Egun hauetan irakurri dut prentsan zaborrak botatzeko ontzi berriak erosteko partidak onartu direla, txipa dela eta. Bada bai buruhauste ugari kontu horrekin.\ \ Gaur goizean garaje ondoan honako hau ikusi eta argazkia atera diot. Oso ideia ona iruditu zait Etxe Alai inguruan konpostatzeko ontzian ipini duten aukera (bereziki ez jarri dutenaz, alkohola egokiena ez iruditu arren, baino beno, balio badu...).\ \ Argazkian ikusten den bezala ideia ona da konpostatzeko poltsa jaisterakoan, aukeran izatea botilari tragotxo bat eman, eta buelta etxera… Agian kakahuete batzuk falta dira. Egia da ez naizela ausartu poltsan horrelakorik zegoen ala ez begiratzen, baino aukerak zabaltzeko balio badu…\ \ Beste aukera bat dela garbi dago. Ados egon edo ez...