Azpeitiko zine klubeko azkoitiarra

Erabiltzailearen aurpegia Juankar Arellano 2014ko ots. 21a, 11:02

Badira urte batzuk Azpeitiko zine kluba desagertu zela, Soreasu antzoki zaharrarekin batera. Berritu zen antzokia, kostata bada ere, eta berritu zen Zine Kluba (Ta3.). Gauzak eta egoerak asko aldatu dira, pertsonak aldatu dira... The show must go on

Azpeitiko zine klubean bazen maiteminduta Azpeitira etorri zen azkoitiar bat (Hau komeria!), beti azkoitiarra izango dena. Alaia eta izaeraduna, inon agertzen ez zena, baina zenbat lan egin zuen!  Eskertzerik ez da egongo egindako lana. Peperekin sendo, taldearen alderdi ezkutuena eta deserosoena elkarrekin gidatu zuten urteetan, besteon mesedetan, esker gutxirekin gehienetan, lagunak egiten, etsaiak irabazten. Fotograma artean, paper artean edo jende aurrean, sariak irabazi edo ezer ez jaso, beti irmo!. Baina, filmerik onenak ere The end bat eduki behar izaten du eta horrela gertatu zaigu, ezta Olatz? Orain, berriro elkarrekin egongo zarete betirako izar artean Oscardunekin edo Antzardunekin, denak elkarrekin. Goraintziak guztioi! Zinea, zinea eta zinea! Hori ikasi genuen, hori bizi genuen. Ez al da horrela Maite? Horregatik esaten dugu to be continued