Zaborrak, hondakinak, zer ote?

Erabiltzailearen aurpegia Juankar Arellano 2013ko uzt. 11a, 12:50

Badakigu gure zabor guztia sailkatzea oso zaila dela, arazoak ematen dituela eta ez dakigula zenbait gauzekin zer egin. Interesa jartzea ere komeni izaten da orokorrean baina... astebete daramate bi trasto hauek (zerbait deitzearren), bateria batek eta antena batek, Etxe Alaiko zabor ontzien ondoan.

Tximisten kontrako antena bada, eta garai batean esaten zen bezala bada, erradioaktiboa izan daiteke. Hala ez bada ere, nahiko kutsakorrak dira biak. Jakina da, edo ez ikusten denez, horrelako gauzak garbigunera eraman behar direla. Azpeitikoa ez dugu gehiegi ezagutzen, baina Azkoitikoa nahiko agerian dago eta eskueran egon daiteke. Zoritxarrez, inongo borondate txarrik gabe, baino hor daude "trastoak" eta hortxe jarraituko dute inork kentzen ez dituen bitartean.