Orhipean 1

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2008ko urr. 31a, 00:10

Otsagabia Nafarroako Pirinioetan kokatuta dagoen herria da, benetan polita edozein garaitan bisita bat egin eta ezagutzeko. Baina bada festa bat abuztuaren azkeneko aste bukaeran edo irailaren aurrenekoan ospatzen dena “Orhipean” izenarekin. Festa horretan herriko bizimodua eta itxura zeharo aldatzen da, eta orain dela 100 urtekoa hartzen du, orduan ziren ofizio eta lanak egiten ikusi ditzakegu bertako gizon, andre edo ume, edozein plaza, plazatxo edo kale bazterretan lehengo janzkera eta tresnekin. Aitzaki ederra egun-pasa bat egiteko