Bardeak I

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2008ko mai. 7a, 17:05

Bardeak, Nafarroako egoan kokatuta dagoen desertu bat da, 42.000 hektarea inguru ditu, 45 km. goitik behera eta 24 km. zabal eta metro karratuko 450 litro euri egiten du gutxi gora bera urtean, (Azpeitian 1.500 / 2.000 inguru). Benetan paraje ikusgarria da, bertako mendixken formak eta koloreak oso bereziak dira, argazkiak ateratzeko edo bizikletan ibiltzeko aproposak. Baina bada han ere mamu beltz bat, bertan kokatuta dagoen “Poligono de tiro” delakoa , jendearen protestak direla eta behin eta berriz kentzekotan diren arren,  hor jarraitzen dute abioiak bonbak botatzen 1951tik honantz, beraien zarata eta marru beldurgarriekin