1. gaia: Bidea

Erabiltzailearen aurpegia Juan Joxe Agirre 2005ko urr. 30a, 23:10

Argazki rallya, goiz baten ateratako argazkiekin egiten den lehiaketa bat da. Argazkiak antolatzaileak jartzen duen ibilbide batean atera behar dira, eta hauek jarritako gaiei buruzkoak. Argazkiak atera eta gero, gai bakoitzeko argazki bat aurkeztu behar izaten du argazkilariak lehiaketara eta epaimahai batek baloratu ondoren, puntu gehien lortzen duen argazki multzoa izaten da irabazlea. Urriaren 12an Olaberrian ospatu zen rallyan bost gai jarri zizkiguten eta hauek dira aurkeztu nituen argazkiak.