Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan izango dira Izarraitzeko hainbat igerilari

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 7a, 11:13

Zapatuan eta igandean izango da txapelketa, Galdakaon. Izarraitzeko 11 igerilarik askotariko probetan parte hartuko dute. Udako azken txapelketa izango da igerilari horietako askorentzat; ez, ordea, Mirari Goenagarentzat. Hark Espainiako Txapelketan parte hartuko du hilaren bukaeran.

Infantil mailako igerilarien Euskal Herriko Txapelketa izango da asteburuan Galdakaoko (Bizkaia) Urreta igerilekuan. Zapatuan eta igandean izango dira jardunaldiak, goizez nahiz arratsaldez, 10:30ean eta 17:00etan hasita. Udako azken txapelketa garrantzitsua izango da Izarraitzeko kirolari gehienentzat; izan ere, han lehiatuta, merezitako oporrak hartuko dituzte. Dena den, Mirari Goenagak entrenatzen jarraitu beharko du, uztaileko azken egunetan Espainiako Txapelketan ariko baita.

Izarraitzeko 11 igerilarik parte hartuko dute asteburuko lehian:

  • Julen Artetxe (2006): 400 metro libre, 800 metro libre eta 1.500 metro libre.
  • Anne Sagarmendi (2007): 200 metro bizkar, 100 metro estilo, 200 metro estilo eta 100 metro bizkar.
  • Mirari Goenaga (2008): 400 metro libre, 200 metro estilo, 400 metro estilo eta 800 metro libre.
  • Nahia Amenabar (2008): 100 metro estilo, 200 metro estilo, 100 metro bizkar eta 100 metro bular.
  • Maiana Uria (2008): 100 metro tximeleta, 100 metro libre, 200 metro estilo eta 200 metro libre.
  • Noa Garate (2008): 200 metro estilo eta 400 metro estilo.
  • Ane Azkue (2008): 400 metro libre, 200 metro estilo, 200 metro libre eta 800 metro libre.
  • Nora Eizagirre (2008): 400 metro libre, 200 metro estilo, 400 metro estilo eta 800 metro libre.
  • Oihana Otaegi (2009): 200 metro bizkar eta 100 metro bizkar.
  • Laia Elortza (2009): 200 metro bular, 200 metro estilo eta 100 metro bular.
  • Ana Agirrezabalaga (2009): 100 metro estilo, 200 metro estilo eta 50 metro libre.

Proba horietan ez ezik, erreleboko probetan ere parte hartuko dute Izarraitzeko igerilariek.