Euskal Herriko Txapelketa ona, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko uzt. 5a, 00:02
Joan den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Euskal Herriko juniorren eta absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal igerilekuan. 

Joan den asteburuan, uztailaren 2an eta 3an, Euskal Herriko juniorren eta absolutuen Udako Txapelketa jokatu zen Tolosako Usabal igerilekuan. Txapelketan, Uxue Etxeberria (absolutua), Alazne Sudupe (absolutua), Maier Lizarzaburu (juniorra) eta Elene Sudupe (juniorra) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.

Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa ona egitea lortu zuten Izarraitzekoek. Hona hemen emaitza esanguratsuenak:

·         5 marka pertsonal.

·         4 domina. Urrezko 2 domina, Maier Lizarzaburuk 200 bizkar (junior) eta 200 estilo (junior) eta zilarrezko beste 2 domina, Maier Lizarzaburuk 100 bizkar (junior) eta Uxue Etxeberriak 200 estilo (absolutua).

Hurrengo hitzordua Espainiako Absoluto eta Junior Txapelketa izango dute Uxue Etxeberriak eta Maier Lizarzaburuk Sabadellen, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.

 

Zorionak guztiei egindako lanagatik!