Mirari Goenagak bi domina lortu ditu Gipuzkoako selekzioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2022ko mai. 11a, 08:38
Mirari Goenaga.

Meeting de L’Atlantique txapelketan parte hartu du Izarraitzeko igerilariak, La Rochelle hirian, eta maila oso ona erakutsi du. Urrezko domina eskuratu du 200 metro tximeletan, eta brontzezkoa, berriz, 100 metro tximeletan.

Izarraitz taldeko Mirari Goenaga igerilaria Frantziako La Rochelle hirian izan da asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin nazioarteko Meeting de L’Atlantique txapelketan parte hartzen.

Goenagak lehen aldia zuen igerileku luzean (50 metro), eta hala ere, oso maila ona erakutsi zuen. Bakarkako lau probatan parte hartu zuen, eta lauretan marka pertsonalak egiteaz gain, bi domina lortu zituen: 200 metro tximeletan urrezkoa eta 100 metro tximeletan brontzezkoa, hain zuzen ere.

Orain denboraldiko azken txanparako prestatzen jarraituko du, bere taldekideekin batera.

Zorionak egindako lanagatik!