Alebinak, beldurrarekin baina gustura

Izarraitz Igeri Elkarteko kideak, Bergaran. (Izarraitz Igeri Elkartea)

Joan zen larunbatean Bergaran (Gipuzkoa) izandako txapelketan gure alebinak txukun ibili ziren. Beldurrez hasi ziren lehenengo proban, pixkat zaila baitzen, baina beldurrari aurre egin eta proba ondo egitea lortu zuten.

Horrek, bigarren proban parte hartzeko indarrak eman zizkien, eta gogoz bukatu zuten txapelketa. Guztira, zortzi proba egin zituzten, eta bostetan marka onena egitea lortu zuten; beraz, zorionak!

Hurrengo txapelketa apirilaren bukaeran denez, entrenatzen jarraituko dugu, eta, bitartean, oporretaz disfrutatzeko aukera ere izango dugu.

Aupa zuek!