Izarraitzeko gaztetxoek teknifikazio saioa egin dute

Izarraitz igeri elkarteko kide gaztetxoek –2008 eta 2012 urteen artean jaiotakoek– teknifikazio saioa egin zuten atzo, zapatua, arratsaldean, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 15:00etan hasita, hainbat saio egingo zituzten, denboraldian zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta gogotik gozatu zuten igerilariek.