Iker Aizpuru igeriketa egokituko Espainiako azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 28a, 09:32
Pasa den asteburuan, urtarrilaren 26 eta 27an, Igeriketa Egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu dute Valdemoron (Madril). Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal Selekzioarekin.\ \ Izarraizko hirukoteak emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Izan ere, Iker Aizpuruk igeriketa egokituko zilarrezko domina lortu du infantil mailan. Aizpuruk 50 metro bizkar, 100 metro bizkar, 100 metro tximeleta eta 100 metro banakako frogetan parte hartu du, eta denbora horiek batu ondoren, txapelketako bigarren onena izan da Aizpuru. Aurretik ere bi aldiz izana da Iker Aizpuru Espainiako txapeldun, alebin mailan, 2015ean eta 2016an.\ \ Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin dute txapelketan, eta beraien lana ezinbestekoa izan da euskal selekzioak bosgarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.\ \ Zorionak hirukote!\ \ Bestalde, datorren zapatuan Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute, Azpeitiko Udal igerilekuan.