Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko eka. 20a, 10:42

Joan den asteburuan, ekainaren 16an eta 17an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergarako igerilekuan.

Ander Etxabek, Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek, Maitane Goenagak, Asier Zulaikak, Ilazki Odriozolak, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Maialen Aiertzak, Leiane Lopetegik eta Alazne Sudupek hartu zuten parte. Izarraitzekoek txapelketa ona egin zuten.

Entrenamendu gogorrak egiten aritu dira, eta aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Bergarako txapelketan. Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren: 22 marka pertsonal. Espainiko gutxieneko berri bat : Uxue Etxeberria, 200 libre. Klubeko errekor berri bat: Maialen Sudupe, 50 bizkar 30,33 (16 urte). 7 urrezko domina, zilarrezko 3 eta brontzezko 5 domina. Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!