Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa jokatuko da igandean Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak | Artikulua
2018-05-10 10:16

Igandean, maiatzak 13, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Bertan lehiatuko dira 2006. eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.

Izarraitz Igeri Elkarteko honako igerilariek hartuko dute parte lehian:

  • Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007), Nora Zubizarreta (2007), Jakes Larrañaga (2007), Julen Artetxe (2006) eta Joanes Lizarzaburu (2007).

Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta horiez gain, erreleboak izango dituzte.

Goizean 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar eta 4x50 metro libre probak izango dira. Arratsaldean, berriz, 100 metro bular, 100 metro libre eta 4x50 metro estilo probak.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, igande honetan txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Zorte on guztiei!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa