Igeriketako Euskal Herriko Kopan egindako lanarekin gustura itzuli dira Izarraitzeko neskak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko api. 25a, 16:20
Euskal Herriko kopa jokatu zuten hamaika igerilariak. (Izarraitz IE)

Hamaika igerilariak lusioz eta lan ona egiteko asmoz joan ziren Euskal Herriko Kopa jokatzera, eta han, uretan zein uretatik kanpo, dena eman zuten. Lortutako emaitzak onak izan ziren. Horren erakusle dira lortutako 18 marka pertsonalak eta klubeko zortzi errekorrak. 

Joan den asteburuan, Izarraitzeko neskak igeriketako Euskal Herriko Kopan lehiatu ziren Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde onenekin batera. Irungo Azken Portu igerilekuan jokatu zuten taldekako txapelketa. 

Izarraitz igeri elkarteko Oihana Goenaga (1999), Eva Astigarraga (2000), Jone Goenaga (2001), Angela Ocio (2001), Maialen Sudupe (2002), Maitane Goenaga (2002), Uxue Etxeberria (2004), Intza Odriozola (2004), Maialen Aiertza (2004), June Zubizarreta (2004) eta Leiane Lopetegi (2004) izan ziren Azpeitiko taldea osatu zutenak.

Hamaika igerilariak lusioz eta lan ona egiteko asmoz joan ziren Euskal Herriko Kopa jokatzera, eta han, uretan zein uretatik kanpo, dena eman zuten. Izarraitzeko neskek lau jardunaldi egin zituzten, eta talde lanean duten abilezia erakutsi zuten. Baina, zoritxarrez, zazpi taldek hartu zieten aurre Izarraitzekoei, eta ezin izan zuten aurreneko postuetan sailkatu. Dena den, lortutako emaitzak onak izan ziren. Horren erakusle dira lortutako 18 marka pertsonalak eta klubeko zortzi errekorrak.