Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria eta Maitane Goenaga igerilariak, Espainiako Open Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak | Artikulua
2018-04-07 09:25

Nazioarteko 611 igerilarik hartuko dute parte txapelketan, eta azpeitiarrek aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. 

Omar Urbieta entrenatzailea, Maitane Goenaga eta Oihana Goenaga. Artxiboko irudia. (Izarraitz IE)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gaur, zapatua, hasi eta asteazkenera bitartean, Espainiako Absolutuen eta Juniorren Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Malagan (Andaluzia, Espainia). Bertan izango dira Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria  eta Maitane Goenaga igerilariak Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatzen.

Nazioarteko 611 igerilarik hartuko dute parte, txapelketan eta azpeitiarrek aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko.

Oihana Goenagak (1999): 100 metro libre proban hartuko du parte. Iñaki Etxeberriak (2001): 50 metro libre eta 100 metro libre probetan. Maitane Goenaga (2002) da lan gehien egin beharko dituena, honako proba hauek egin beharko baititu: 50 metro libre, 100 metro libre, 200 metro libre, 400 metro libre eta 100 metro bizkar.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa