KZL-ko 3. jardunaldia eta Alebinen ligako 5. jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mar. 8a, 00:12

Zapatu honetan Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri gure taldeko txikienek. KZL-ko 3. jardunaldia 16:00tan hasiko da eta bertara autobusez desplazatuko dira gure igerilariak. Begarara joan ahal izateko autobusa 14:15n izango da ohiko tokian.

Honako probak burutuko dituzte gure taldeko igerilariek:

–             2009. urtean jaiotakoak 50 metro bular.

–             2008. urtean jaiotakoak 100 metro bular.

–             Erreleboetan berriz, 2009. urtean jaiotakoak eta 2008. urtean jaiotakoak 6×25 metro tximeleta mixtoa

–             2007. urtean jaiotakoak eta 2006. urteko mutilak 50 metro libre eta 200 metro bular.

–             Erreleboetan berriz 4×50 metro tximeleta.

Gure alebinen kasuan (2005. urteko neka-mutilak eta 2006. urtean jaiotako neskak) Eibarko Ipurua kiroldegiko igerilekuan izango dute 5. jardunaldia arratsaldeko 16:00tan hasita eta honako probak izango dituzte.

–             400 metro estiloak.

–             100 metro libre.

–             Erreleboetan 4×100 metro tximeleta.

Eibarrera kotxez joango gara eta hitzordua 14:15n izango da Azpeitiko igerileku aurrean.

Zorte on eta disfrutatu!