Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko mar. 6a, 23:19
Uxue Etxeberria podiumeko lehen postuan.

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 3an eta 4ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailako kirolariek. Euskal Herriko infantil onenak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkarteko Asier Zulaika, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe aritu ziren lehian. Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Azpeitiko igerilariek.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

- 23 marka pertsonal.

- 2 urrezko domina eta zilarrezko bat, (Uxue Etxeberriak 100 eta 200 bularren bi urrezko eta 100 bizkarren zilarrezkoa).

Neguko denboraldia bukatzeko, Uxue Etxeberria Pontevedran izango da Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!