Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea | Kirolak | Artikulua
2018-02-27 09:23

Guztira, Izarraitz IEko 17 lagunek hartu zuten parte txapelketan, eta 53 marka personal lortu zituzten. Azpeitiko igerilari gazteak entrenamendu gogorrak egiten ari dira, eta horren emaitza izan ziren zapatuan lortutako denborak.

Neguko Gipuzkoako Txapelketan hartutako irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Joan den asteburuan, otsailaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa eta Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu ziren Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten.

Ander Idoeta, Oihana Goenaga, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Maitane Goenaga, Asier Zulaika, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Ilazki Odriozola, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Jurdan Arakistain eta Lander Uria izan ziren gure ordezkariak. Bigarren hiruileko azterketak zirela eta, baja batzuk izan ziren Irungo txapelketan.

Izarraitzeko igerilariak entrenamendu gogorrak egiten dabiltza, eta horren emaitza izan ziren zapatuan lortutako denborak. Izan ere, aurreikusitako helburuak bete zituzten Izarraitzeko igerilariek Irungo txapelketan.

Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 53 marka personal.
  • Infantilen Espainiako Txapelketarako 2 gutxieneko berri (Uxue Etxeberria, 100 eta 200 bular).
  • Absolutu mailako Euskal Herriko txapeleketarako gutxieneko bat (Ander Etxabe, 400 libre).
  • Infantil mailako Euskal Herriko txapelketarako 3 gutxieneko berri (Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Asier Zulaika).
  • Klubeko 3 errekor berri:

-   Uxue Etxeberria, 50 bular (14 urte).

-   Uxue Etxeberria, 100 bular (14 urte eta absolutua).

-   Uxue Etxeberria, 200 bular (14 urte eta absolutua).

  • 20 domina: hiru urre eta zazpi zilar.

-   10 brontze

  • Taldekako sailkapenean:

-   Mutilak, bederatzigarren.

-   Neskak, bosgarren.

-   Bateratuan, zazpigarren.

Irunen jokatutako txapelketaz gain, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen, eta bertan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoetak, Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek. Aurrez zituzten denborak hobetu zituzten eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin.

Zorionak guztiei eta segi prestatzen!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa