Gipuzkoako Igeriketako Eskolarte Txapelketa jokatuko da asteburuan Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2018ko ots. 1a, 00:41

Datorren asteburuan, otsailaren 3an eta 4ean, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan. Txapelketa hiru jardunaldietan banatuta izango da eta hona hemen printzipioz izango duen ordutegia:

Lehen jardunaldia, zapatuan arratsaldeko 16:00tan hasiko da. Igande Goizean, bigarren jardunaldiari 10:00tan hasera emango zaio eta igande arratsaldeko jardunaldia, aldiz, 16:30etan hasiko da.

Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek hartuko dute parte txapelketan. Denboraldiko lehen lehiaketa garrantzitsua dute asteburukoa eta, lan ona egingo dutela ziur gaude.

Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

 Zorte on guztiei!