Izarraitzeko zortzi igerilari izango dira Nazioarteko XXXV. Eguberri Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abe. 28a, 13:25

Datorren ostiralean, abenduak 29, Nazioarteko XXXV. Eguberri Txapelketa Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia jokatuko da Ordizian. Izarraitz Igeri Elkartetik zortzi igerilari joango dira parte hartzera eta proba hauetan lehiatuko dira:

  • Ander Idoeta (1996): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).
  • Jone Goenaga (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Iñaki Etxeberria (2001): 50 libre eta 100 libre.
  • Joanes Astigarraga (2001): 50 bizkar.
  • Jurdan Arakistain (2001): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).
  • Maialen Sudupe (2002): 200 estilo eta 100 bizkar.
  • Iker Aizpuru (2004): 50 libre igeriketa egokitua.
  • Lander Uria (2006): 50 libre igeriketa egokitua (Konporta Taldea).

Ander Idoeta, Jurdan Arakistain eta Lander Uria Izarraitzeko igerilariek, Konporta taldea ordezkatuko dute igeriketa egokitutako proban.

Goizean aurre-kanporaketako serieak jokatuko dituzte, 10:00etan hasita, eta 18:30etan izango dira finalak. Txapelketa Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan (25 metro) jokatuko da eta bertara hurbilduko dira nazioarteko igerilari ospetsuenetariko batzuk.

Zorte on!