Azpeitiko Udalak 2017ko Kirol Sariak emango ditu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abe. 14a, 19:12

Urtero bezala, Azpeitiko Udalak eta Kirol Mahaiak elkarlanean, Kirol sariak banatzeko ekitaldia antolatu dute. Hitzordua, abenduaren 16an, zapatua, eguerdiko 12:00etan izango da udaletxean.

Iaz egin zen modura, herritarrek eta kirol elkarteek hiru hautagai mota aurkeztu dituzte: urteko kirolari onena (gizonezko eta emakumezkoetan) eta bolondres lanetan gehien nabarmendu den pertsona edo lagun taldea.

Izarraitz Igeri Elkartearen hautagaiak honako hauek dira;

  • Emakumezkoen kategorian, Jone Goenaga.
  • Gizonezkoen kategorian, Iñaki Etxeberria.

Zorionak eta disfrutatu ekitaldian!