Asteburuan Gipuzkoako Taldeen Kopa Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko abe. 14a, 18:34

Asteburu honetan, abenduak 16 eta 17, Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da Tolosako Usabal kiroldegiko igerilekuan. Izarraitz Igeri Elkarteko infantilak, juniorrak eta absolutuak bertan izango dira, ahal duten posturik onena lortzeko asmoz.

Txapelketako probak zapatuan eta igandean izango dira, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.

Izarraitzeko gizonezkoen taldea honako igerilariek osatzen dute: Aitzol Agirregomezkorta, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ixak Gesalaga eta Asier Zulaika.

Nesken taldeko partaideak, berriz, honako hauek izango dira: Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe, Maitane Goenaga, Intza Odriozola eta Uxue Etxeberria

Animo eta egurre ekipo!