Espainiako selekzioak Iker Aizpuru deitu du IWAS World Games txapelketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko aza. 27a, 21:24

Kirol Egokituko Espainiako Federazioak Izarraitz Igeri Elkarteko Iker Aizpuru igerilaria aukeratu du datorren asteburuan jokatuko den kirol egokituko IWAS World Games jokoetan parte hartzeko. Txapelketa Portugaleko Vila Real De Santo Antonio herrian jokatuko da azaroaren 30etik abenduaren 6ra bitartean, eta bertan parte hartuko dute 43 herrialdetako kirolariek.

Aizpuru ilusioz eta gogotsu ariko da, eta ziur, ahalegin guztiak egingo dituela emaitza onak lortzeko.