Izarraitz Elkartekoek bi postu eskuratu dituzte podiumean, Kontxa Badiako 74. igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko ira. 11a, 12:02

Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga bigarren sailkatu ziren, master 2 mailan eta master mailan, urrenez urren. Datozen egunetan jakinaraziko dute Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapena nola gelditu diren.

Joan den zapatuan, hilaren 9an, jokatu zen Kontxa Badiako 74. Igerialdia eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia, Donostian. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez eta itsaso harroa izan arren, Izarraitzekoak gogotsu joan ziren probetan parte hartzera.

Infantilek, 11:00etan ekin zioten Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 120 infantil mailako igerilarik parte hartu zuten, 71 neskak eta 49 mutiek. 740 metro inguruko igerialdia izan zen atzokoa. 

Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten gaztetxoak, ondo moldatu ziren Itsaso zakarrean. Hona hemen bakoitzak lortutako postuak:

  • Uxue Etxeberriak, 6. postua.
  • June Zubizarretak, 31. postua.
  • Maialen Aiertzak, 32. postua.
  • Elene Sudupek, 41. postua.
  • Alane Sudupek, 47. postua.

Absolutuetan, berriz, lehen taldeak eman zion hasiera (hiru taldetan banatuta zeuden igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera) probari, 11:45ean.

Izarraitzeko absolutuek, itsas zeharkaldien denboraldi guztian erakutsi duten maila onarekin bukatu zuten liga. Zapatuko proban, lehen postuetan bukatu zutenak, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga izan ziren. Zubeldia bigarren postuan sailkatu zen Master 2 mailan. Ceciaga, berriz, bigarrena izan zen master mailan. 

Datozen egunetan jakinaraziko dute Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapena nola gelditu diren.