Asteazkenean zabalduko dute 2017-2018 denboraldin Izarraitz I.En aritzeko izen-ematea

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko uzt. 10a, 09:04
Izarraitz Igeri Elkartean 2017-2018 denboraldirako izena emateko epea hilaren 12an, asteazkenean, zabalduko da. Izen-emate orriak igerilekuko sarreran izango dira eskurgarri, eta 2011. urtean edo aurretik jaiotako neska mutilak eman dezakete izena. \ \ Izen-emate orriarekin batera, igeriketa taldean sartzeko bete behar diren baldintzak eta ordutegiaren orriak izango dira eskuragarri. Ikastaroak egiteko aukeratutako ordua 'X' batekin adierazi behar da. \ \ Izena emateko azken eguna uztailaren 21, ostirala, izango da.