Izarraitzeko masterrak gogor aritu dira Lekeitioko Kilin Kala zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko uzt. 4a, 14:02
Joan den zapatuan, uztailaren 1ean, II. Kilin Kala zeharkaldia jokatu zen Lekeition (Bizkaia). Parte-hartzaileek herriko irlari buelta eman behar zieten, baina itsasoaren egoera zela eta, probaren ibilbidea aldatu behar izan zuten. Hala, Kilin Kalan probaren bigarren edizioa lau buiako ibilbidera moldatu zuten. Zeharkaldia amaitzeko buiei bi itzuli eman behar izan zieten parte-hartzaileek. Nahiz eta ibilbidea moldatu zuten, zeharkaldia oso gogorra izan zen, hasieratik olatu handiak zeudelako, baita irla inguruan ere. Hala ere, bere gogortasunean proba polita izan zen.\ \ Emakumezkoetan lehengo postua Izarraitzeko Leire Ceciagak lortu zuen. IƱaki Etxeberriak berriz, master+ mailan bigarrengo postuan sartu zen helmugan. Lekietiora hurbildu ziren taldekideak, eguraldiak ez lagundu arren, goiz ederra eta lagun artean pasatu zuten.