Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 18a, 16:20
Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte datorren asteburuan, Donostian eta Legazpin.\ \ Zapatu goizean, infantil, junior eta absolutuko igerilariek 2. GIF Saria jokatuko dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita. Izarraitzetik, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak joango dira Donostiara. \ \ Legazpiko Bikuña igerilekuan, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko bigarrengo jardunaldia izango da, 10:00etan hasita. Proba horretarako izena eman duten taldekideak Maider Etxezabal eta Ander Etxabe dira.\ \ Zorte on guztioi!\