KZL5. jardunaldia eta Alebinen ligako zazpigarren jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mai. 4a, 22:28
\ Datorren zapatuan gure taldeko igerilariek bi hitzordu dituzte: alde batetik, benjaminak Eibarren izango dira, eta, alebinak, berriz, Bergaran.\ \ Bi jardunaldiak 16:00etan hasiko dira, eta Eibarrera eta Bergarara joateko igerilariek 14:15erako agertu beharko dute igerileku aurrera. Txikienen kasuan, Eibarrera joateko autobusa jarriko du Izarraitz Igeri Elkarteak. Alebinen kasuan, berriz, kotxez egingo dute bidaia.\ \ Honako probatan lehiatuko dira igerilariak:\ \ - 2008-2007. urteean jaiotakoak, 100m estiloetan.\ - 2006. urtean jaiotako mutilak, 50m tximeleta estiloan eta 200m estiloetan.\ - 2006. urtean jaiotako mutilak, 100m tximeleta estiloan eta 200m estiloetan.\ - Erreleboetan, 6×25 estiloak.\ \ - 2005. urtean jaiotako neskak, 400m libre eta 200m tximeletan.\ - 2004. urtean jaiotako neska-mutilak, 400m libre eta 200m tximeletan.\ - Erreleboetan, 8×50 estiloak.\ \ Utzi urduritasuna etxean eta disfrutatu!