Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2017ko api. 27a, 22:17
Izarraitzeko igerilariek bi hitzordu dituzte asteburuan\ \ Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte, Donostian eta Eibarren.\ \ Hasteko, zapatu goizean, infantil, junior eta absolutu igerilariek, udako denboraldiari hasiera emanez, 1. GIF Saria izango dute. Sariketa Donostian izango da, Paco Yoldi igerilekuan, 10:00etan hasita.\ \ Izarraitzetik zazpi igerilari joango dira Donostira eta honako hauek dira: Ainhoa Goenaga, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, IƱaki Etxeberria, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\ \ Zapatu arratsaldean, berriz, Udaberriko Liga Probintzialeko lehen jardunaldia izango da, 16:00tan hasita, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan. Proba horretarako izena eman duten taldekideak honako hauek dira: Maider Etxezabak, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga.\ \ Zorte on guztioi!