Iker Aizpuru Madrilgo kontzentraziora deitu du Espainiako Paralinpiarren komiteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko api. 7a, 09:04
Espainiako Paralinpiarren komiteak deituta, Iker Aizpuru Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Madrilen izango da datozen egunetan AXA Taldearen Etorkizuneko Paralinpiarren I. Kontzentrazioan parte hartzen.\ \ Etorkizuneko Paralinpiarren AXA Taldea, Espainiako Paralinpiarren komiteak sustatzen du, Kirol Egokituen Espainiako Federazioaren laguntzarekin eta AXA aseguruen babesarekin.\ \ Entrenamendu jardunaldiak apirilaren 12tik 16ra bitartean izango dira Madrilen. Aizpuruk, igeriketako teknikak hobetzeaz gain, aukera ederra izango du beste lurraldeetako igerilariak ezagutzeko.