Goenaga ahizpak, Espainiako Open Txapelketara

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko api. 4a, 09:36
Zapatuan, apirilaren 8an, hasi eta asteartera bitartean, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa jokatuko da Pontevedran. Bertan izango dira Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga eta Maitane Goenaga Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatutzen.\ \ Nazioarteko 349 igerilarik hartuko dute parte, eta Goenaga ahizpek aukera izango dute ospe handiko igerilariekin lehiatzeko. \ \ Pontevedrako txapelketan proba hauetan hartuko dute parte:\ \ • Ainhoa Goenagak (1997): 200 metro bizkar proban.\ • Oihana Goenagak (1999): 200 metro libre eta 100 metro libre probetan. \ • Maitane Goenagak (2002): 200 metro bizkar eta 100 metro libre probetan.\ \ Txapelketa, Espainiako Federazioaren webgunean streaming bidez zuzenean eskainiko dute.