KZL-ko laugarren jardunaldia eta alebinen ligako seigarren jardunaldia, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 30a, 14:39
Zapatu honetan, apirilaren 1ean, Bergarako Agorrosin igerilekuan egingo dute igeri Izarraitz Igeri Elkarteko txikienek. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta bertara autobusez desplazatuko dira Azpeitiko igerilariak. Bergarara joan ahal izateko autobusa 14:15ean izango da.\ \ Honako probak egingo dituzte Izarraitzeko igerilariek: 2008. urtean jaiotakoek 25 metro tximeleta, 2007. urtean jaiotakoek 50 metro tximeleta. Erreleboetan, berriz, 2008. urtean jaiotakoak eta 2007. urtean jaiotakoak 6×25 metro bular mistoan lehiatuko dira.\ \ 2006. urtean jaiotako mutilek 200m libre eta 100m estiloak egingo dituzte. 2006. urtean jaiotako neskek eta 2005. urtean jaiotako mutilek 400m libre eta 100m estiloak. Erreleboetan, berriz, 4×50 estiloa proba izango dute.\ \ Alebinen kasuan, (2004. urteko neka-mutilak eta 2005. urtean jaiotako neskak) honako probak egingo dituzte Oñatin, 15:30etik aurrera: 800m libre eta 200m estiloak nesken kasuan eta 1500m libre eta 200m estiloak mutilen kasuan.\ \ Horretarako, Oñatira kotxez joango dira, eta 13:30ean abiatuko dira Azpeitiko igerileku aurretik.\ \ Zorte on, eta disfrutatu!\