Uxue Etxeberria gustura, Euskadiko selekzioarekin egindako lanarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 28a, 12:16
Uxue Etxeberria Izarraitz Igeri Elkarteko igerilaria Palma de Mallorcan izan da asteburuan, Euskadiko selekzioarekin, alebinen mailako selekzio autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketan parte hartzen.\ \ Euskadiko selekzioa ordezkatzen Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako alebin mailako 20 igerilari izan ziren. Txapelketa horrek, aukera paregabea ematen die igerilariei beste taldeetako igerilariekin harremanak egiteko eta sendotzeko. Euskadik, neskatan seigarren postua lortu zuen, mutiletan hamaikagarrena eta sailkapen bateratuan bederatzigarren postua.\ \ Uxueren helburu nagusiak ziren maila horietako txapelketak ezagutzea eta ondo pasatzea. Helburuak lortu dituela uste du Izarraitz Igeri Elkarteak, \"hurrengo lehiaketetarako gogorrago eta gogo gehiagorekin entrenatzako asmoarekin etorri baita\".\ \ Uxue Etxeberriak honako postuak lortu zituen bakarkako probetan:\ \ - 100 metro bularren 15. postua 1:21:31 denborarekin. Marka pertsonala eta 50 metroko partzialean, klubeko errekor berria ezarri zuen 38:45 (13 urte).\ \ - 200 metro bularren 19. postua 2:58:33 denborarekin. Bere marka onenetik gertu.\ \ Horiez gain, 4×100 libre erreleboetan ere parte hartu zuen eta zazpigarren postua eskuratu zuen Euskadik 4:13:42 denborarekin.