Izarraitz Igeri Elkarteko infantilak bikain aritu dira Espainiako Neguko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 23a, 09:58
Joan den asteburuan, martxoaren 18an eta 19an, Izarraitz Igeri Elkarteko Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak Gijonen izan ziren, Espainiako infantil mailako Neguko Txapelketan parte hartzen. Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta lortutako emaitzak ikusita, entrenatzailea eta igerilariak gustura itzuli dira herrita. Espainiako txapelketetan izugarrizko maila egoten da, eta oso zaila izaten da lehiaketako aurreko postuetan ibiltzea. Hala ere, Gijoneko txapelketara joatea denboraldian zehar lana ondo egitearen saria izan da Izarraitzeko igerilarientzat. \ \ Gijoneko txapelketan, bi finaletan sartzea lortu dute: Maitane Goenagak 100 metro bizkarrean eta 200 metro bizkarrean. Horiez gain, lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:\ \ • Taldeko 4 errekor berri:\ \ - Iñaki Etxeberria: 50 libre, 25:28 (16 urte).\ - Maialen Sudupe: 100 tximeleta, 1:07:99 (15 urte).\ - Maitane Goenaga: 100 bizkar, 1:06:56 (15 urte).\ - Maitane Goenaga: 200 bizkar, 2:22:91 (15 urte).\ \ • 5 marka pertsonal.\ • Txapelketan lortutako bakoitzaren postuak:\ \ - Iñaki Etxeberriak: 50 librean 16. postua eta 100 librean 25. postua.\ - Maialen Sudupek: 100 bizkarren 15. postua, 200 bizkarren 29. postua, 100 tximeletan 26. postua eta 200 estiloan 27. postua.\ - Maitane Goenagak; 20 librean 11. postua, 100 librean 12. postua, 200 librean 17. postua, 100 bizkarren 7. postua eta 200 bizkarren 5. postua.