Espainiako Triatloi Federazioak deituta, Nerea Berasategi Izarraitz Igeri Elkarteko kidea Valladoliden izango da asteburuan, martxoaren 17an, 18an eta 19an, Encuentro Nacional Iberdrola Gestion Del Talento programan parte hartzen.\
\
Iaz ere, azpeitiarrak horrelako programa batetan parte hartu zuen Madrilgo Joaquin Blume Errendimendu Altuko Zentroan.\
\
Jardunaldiak, ostiralean, martxoaren 17an, hasi eta iganderarte izango dira eta hauen helburu nagusiak honako hauek dira: maila fisiko eta teknikoa ebaluatzea, entrenamendu gomendioak ezartzea eta igeriketako, txirrindularitzako eta korrikako balioespen testak egitea.