Izarraitz TRIren bigarren jardunaldia izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 15a, 12:17
Datorren zapatuan, hilaren 18an, Izarraitz TRIk bigarren jardunaldia eskainiko du LH4 eta DBH1 bitarteko ikasleei zuzenduta. 16:00etan hasiko dira ariketekin, eta saioak bi orduko iraupena izango du. \ \ Aste honetako jardunaldian, bizikletarekin ariketa eta jolas ezberdinak egingo dituzte parte-hartzaileek. Beraz, bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa izango da.\ \ Izen-ematea aurrez egin behar da, plazak mugatuta egongo baitira. Gehienez 30 haurrek har dezakete parte. Egitasmoan izena emateko izarraitz.ie@hotmail.com-era mezu bat idatzi behar da, umeen izen abizenak eta adina zehaztuta.\ \ Izen emateen arabera erabakiko dute zein lekutan elkartuko diren.