Izarraitzeko hiru igerilari lehiatuko dira Espainiako Neguko Infantil Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko mar. 14a, 18:14
Zapatuan, martxoak 18, hasi eta asteartea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Gijonen (Asturias).\ \ Iñaki Etxeberriak (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) ostiralean, animoz beteta, bidaiatuko dute Gijonera.\ \ Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko. Hiruren artean, 11 probatan hartuko dute parte.\ \ Hona hemen bakoitzaren probak:\ \ • Iñaki Etxeberriak, 100 librean eta 50 librean.\ • Maialen Sudupek, 100 bizkarren, 100 tximeletan, 200 bizkarren eta 200 estiloetan.\ • Maitane Goenagak, 100 librean, 100 bizkarren, 50 librean, 200 librean eta 200 bizkarren.\ \ Zorte on eta egurre!