Izarraitzeko 19 gaztetxok jokatuko dute eskolarteko 50 metrotako proben sariketako finala, Legazpin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko ots. 10a, 10:22
Igandean, otsailaren12an, eskolarteko 50 metrotako proben sariketako finalak jokatuko dira Legazpiko Bikuña igerilekuan, eta bertan parte hartuko dute Izarraitz Igeri Elkarteko 19 igerilarik. Joan den zapatuan, otsailaren 4an, Azpeitian jokatutako kanporaketetan lortu zituzten finala jokatzeko txartelak.\ \ Autobusa 08:00etan abiatuko da igerileku aurretik. Beroketak, aldiz, 09:00etan hasiko dira, eta txapelketa 10:00etan.