Euskadiko Selekzioarekin arituko dira Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko ots. 8a, 09:05
Euskadiko Igeriketa Federazioak Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga igerilariak aukeratu ditu, datorren zapatuan eta igandean, otsailaren 11n eta 12an, Castelloneko (Espainia) Gaeta Huguet igerilekuan jokatuko den infantil eta junior mailako Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketan parte hartzeko. \ \ Txapelketan proba hauetan hartuko dute parte: Iñaki Etxeberriak 50 metro librean eta 100 metro librean, Maialen Sudupek 100 metro tximeleta, 200 metro tximeleta, 200 metro estiloan eta 400 metro estiloan, Maitane Goenagak 50 metro librean, 100 metro librean, 200 metro librean eta 100 metro bizkarren. Horiez gain, erreleboko frogetan ere arituko dira.\ \ Ilusioz eta gogotsu ordezkatuko dute Euskadiko Selekzioa, eta ziur gaude euren ahalegin guztiak jarriko dituztela txapelketan.