Izarraitzeko igerilari gaztetxoak oso txukun aritu dira Azpeitiko igerilekuko eskolarteko probetan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko ots. 7a, 09:08
Izarraitz Igeri Elkarteko txikienak zapatuan, otsailaren 4an, Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren, eskolartekoen 50 metroko proben sariko kanporaketetan parte hartzen. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte, baita erreleboetan ere.\ \ Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Horren ondorioz, datorren igandean, hilaren 12an, klubeko hainbat igerilari asko izango dira eskolarteko sariketako finaletan. Kanporaketetan (lau egoitzetako emaitzak kontuan hartuko dira) lehenengo sei sailkatuek A finala jokatuko dute eta hurrengo seiek B finala. Finalak Legazpin jokatuko dira. \ \ Zorionak guztioi eta ondo prestatu finaletarako!