Izarraitzeko igerilari gaztetxoek bi hitzordu izango dituzte asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2017ko urt. 10a, 10:01
Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek bi lehiaketetan hartuko dute parte. Azpeitian eta Eibarren izango dira jardunaldiak.\ \ Datorren zapatuan, urtarrilaren 14an, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek Azpeitiko Udal Igerilekuan izango dute hitzordua. Benjaminek, denboraldiko 2. jardunaldia izango dute eta ohiko urduritasunari aurre egin beharko diete honako probak eginda:\ \ • 2008. urtean jaiotakoak, 50 metro libre.\ • 2007. urtean jaiotakoak, 100 metro libre.\ • 2006. urtean jaiotako mutilek, 100 metro libre eta 50 metro bizkar.\ • 2006. urtena jaiotako neskak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.\ • 2005. urtean jaiotako mutilak, 200 metro libre eta 50 metro bizkar.\ \ Horiez gain, erreleboak ere egingo dituzte gure igerilariek. 2007. eta 2008. urteetan jaiotakoek 6x50 metro bizkar mistoa eta 2005. eta 2006. urteetan jaiotakoek berriz, 4x50 tximeleta.\ \ Bestalde, Eibarko Ipurua Kiroldegiko igerilekuan, alebinek Ligako laugarren jardunaldia izango dute, zapatuan bertan. Alebinek honako probak egingo dituzte:\ \ • 200 metro bular.\ • 100 metro tximeleta.\ • 4X100 metro bizkar (erreleboetan).\ \ Entrenatzaileak ari dira bi jardunaldietan parte hartu behar duten igerilariei horiek jakinarazten.\ Alebinen jardunaldia 16:30ean hasiko denez, Eibarrera kotxez joan ahal izateko, Igerileku aurrean 14:45ean gelditzea erabaki da. \ \ Benjaminen kasuan, probak 16:00etan hasiko dira eta 15:00tarako igerilekura agertzea nahikoa izango da.\ \ Benjaminen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko ditugun eragozpenengatik.\ \ Zorte on eta disfrutatu!\