Izarraitzekoak gustura, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan egindako lanarekin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko abe. 20a, 09:39
Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga gustura itzuli dira Sabadelletik. Espainiako igerilari onenak izan dira joan den asteburuan Katalunian, Espainiako Absolutuen Neguko Txapelketan. 570 igerilari zeuden inskribatuta, eta horien artean ziren Izarraitz igeri elkarteko bost igerilariak. Izarraitzekoek ondo erakutsi dute euren maila.\ \ Denboraldi hasiera izateko denbora onak lortu dituzte, eta horrek lanean gogor jarraitzeko indarrak eman dizkie. \ \ Hona hemen bakoitzaren lanak:\ \ - Oihana Goenagak; 100 metro estiloetan, 1:06:04 denborarekin, marka pertsonala eta klubeko absolutuen eta 17 urtekoen errekor berriak lortu zituen. 200 metro librean, 2:06:41 denbora. 400 metro librean baja izan zen eta 100 metro librean, 57:81 denborarekin, marka pertsonala eta klubeko absolutuen eta 17 urtekoen errekor berriak lortu zituen.. \ \ - Ainhoa Goenagak; 200 metro bizkar proban 2:20:75 denbora lortu zuen, marka pertsonaletik gertu eta 100 metro bizkarrean, 1:04:88 denborarekin bere marka pertsonaletik oso gertu. \ \ - Maitane Goenagak; 50 metro librean 27:61 denborarekin marka pertsonala egin zuen. 100 metro librean, 59:19 denboran ikutu zuen panela, baina deskalifikatu egin zuten irteeran mugitzeagatik eta 100 metro bizkar proban, 1:05:42 denborarekin marka pertsonala eta klubeko 14 urtekoen errekor berria ezarri zuen.\ \ - Maialen Sudupek; 100 metro bizkarrean, 1:06:09 denbora lortu zuen. Bere marka pertsonaletik oso gertu. \ \ - 4 x 200 metro librean, (Maialen Sudupe, Oihana Goenaga, Jone Goenaga eta Maitane Goenaga) 8:35:16 denborarekin klubeko errekor berria ezarri zuten. Proba horretan, Maialen Sudupek, lehen postuan, marka pertsonala eta udako Espainiarako gutxiengoa lortu zuen.\ \ Orain, berriro, eguneroko entrenamenduak egitea tokatzen zaie hurrengo lehiaketak prestatzeko.\ \ Zorionak eta segi prestatzen!