Azpeitiko Udalak 2016ko Kirol Sariak emango ditu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko abe. 16a, 16:30
Azpeitiko Udalak, Kirol Mahaiko kideekin elkarlanean, urteko Kirol Sarien ekimena berritzea erabaki du, bi helburu nagusirekin: herritarren partaidetza areagotzea eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna ematea.\ \ Hori dela eta, aurten, hiru sari banatuko dituzte; urteko emakume kirolariaren saria, urteko gizon kirolariaren saria eta kirol boluntarioaren saria. \ \ Izarraitz Igeri Elkartearen hautagaiak honako hauek dira;\ \ • Emakumezkoen kategorian, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, 2000. urteko juniorrak.\ • Gizonezkoen kategorian, Juankar Arellano, master taldekoa.\ \ Bihar, abenduak 17, zapatua, 2016ko Kirol Sariak emateko ekitaldia egingo da, 12:00etan, udaletxean.\ \ Zorionak eta disfrutau ekitaldian!\ \ \ Bestalde, bihar zapatua eta 16:00etan, Tolosako Usabal kiroldegian XVII. Paco Sanchez Saria jokatuko da.\ \ Gure taldean dabiltzan 2004-2008 urteen bitartean jaiotako umeak izango dira bertan. Urte sasoi honetan ligako jardunaldietatik aparte hainbat txapelketa egoten dira eta aurtengoan Tolosara joatea erabaki da; txapelketa horrek formatu erakargarria du eta hori izan da arrazoi nagusia.\ \ 2004., 2005. eta 2006. urteetan jaiotakoek aukeratutako bi probatan egin ahal izango dute igeri, eta 2007. eta 2008. urteen artean jaiotakoek proba bakarrean.\ \ Banakako probez gain, erreleboak ere izango dira. Bertan, 12×50 libreetan igerian ikusi ahal izango ditugu.\ \ Tolosara autobusez joango gara eta abiatzeko hitzordua 14:00etan izango da, igerileku aurrean.\ \ Zorte on denei!\