Euskal Herriko eta Gipuzkoako kopak asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko aza. 24a, 09:34
Asteburu honetan, azaroaren 26 eta 27an, bi txapelketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko infantilek, juniorrek eta absolutuek. Horrenbestez, Ordizian eta Irunen izango dira igerilariak.\ \ Ordizian Gipuzkoako Taldeen Kopa jokatuko da, eta zapatuan eta igandean izango dira probak, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan banatuta. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan. Izarraitzeko gizonezkoek Bergaran jokatuko den txapelketan lehiatuko dira, eta honako igerilariak osatzen dute taldea; Aitzol Agirregomezkorta, Pablo Etxeberria, IƱaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Ander Etxabe eta Ixak Gesalaga.\ \ Bigarren hitzordua Irunen izango dute. Azken Portuko igerilekura Izarraitzeko emakumezkoen taldea joango da Euskal Herriko Taldeen Kopan parte hartzera, zapatuan eta igandean. Han, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talde indartsuenak izango dira nor baino nor. Gure partaideak honako hauek izango dira; Maider Etxezabal, Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.\ \ Animo eta egurra ekipo!