Asteburuan emaitza onak gure igerilariek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko aza. 8a, 09:36
Pasa den zapatuan gure taldeko igerilariek bi hitzordu ezberdin zituzten. Alde batetik, Benjaminek KZLko 1.jardunaldia zuten jokoan Azkoitian eta bestaldetik alebinek, Alebin ligako 2. jardunaldia zuten Azpeitian.\ \ Benjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta urduritasuna nabarmendu zen igerilarien artean. Dena dela igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura bueltatu ziren lorturiko emaitzekin.\ \ Alebinen kasuan, berriz, esan dezakegu txapelketei neurria hartzen hasi direla. Maila ona erakusten ari dira lehen jardunalditik, eta pasa den zapatuan etxeko igerilekuan ikusi ahal izan ziren. Orokorrean nabarmendu behar da gure igerilariak duten abilezia estilo ezberdinetan.\ \ Denboraldia hasi besterik ez da egin eta bide onetik doaz gureak!\ \ Aupa Izarraitz!