Emaitza onak III. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 26a, 09:25
Pasa den zapatuan, irailaren 24an, III. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatu zen Saturraran, Mutriku eta Deba artean. Izarraitz Igeri Elkartetik sei igerilarik parte hartu zuten; Aitzol Agirregomezkortak, Alberto Circujanok, Pablo Etxeberriak eta Koldo Larrañagak proba motzean eta, Leire Ceciagak eta eta Iñaki Etxeberriak berriz, proba luzean.\ \ Denboraldiko azkeneko itsas zeharkaldi ofiziala izan zen eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin gure taldekideak. Leire Ceciagak, proba luzean, hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen sailkapenean eta beste behin podiumean izan zen.\ Hona hemen bakoitzaren postuak eta denborak:\ \ Proba motzean (Mutriku-Deba 3.000 metro):\ \ • Pablo Etxeberriak, 4. postua (lehena neoprenorik gabe) 39:28 denborarekin.\ • Aitzol Agirregomezkortak, 24. postua 48:22 denborarekin.\ • Alberto Circujanok, 26. postua 48:52 denborarekin.\ • Koldo Larrañagak, 43. postua 54:59 denborarekin.\ \ Proba luzean (Saturraran-Deba 6.500 metro):\ \ • Iñaki Etxeberriak, 20. postua 1:35:26 denborarekin.\ • Leire Ceciagak, 21. postua (3. emakumezkoen sailkapenean) 1:35:28 denborarekin.\ \ Zorionak taldeko guztioi udan egin duzuen lanagatik!\