Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 20a, 09:15
Denboraldi berria ilusioz eta indartsu hasteko, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 1ean, zapatua. Egun horretarako honako egitaraua prestatu dute:\ \ 15:00etan: Taldeko argazkiak ateratzea. Prebenjamin mailatik (2010) hasi eta master maila arteraino igerilekuan elkartuko gara . Taldeko kamiseta eraman behar da.\ \ 16:30ean: Igeriketa jaialdia izango da igerilekuan, Izarraitz IE osatzen duten guztien eskutik (igerilari, entrenatzaile, guraso, ...).\ \ 20:00etan: Poteoa.\ \ 21:00etan: Afaria Ongi Etorri jatetxean. Umeak 15 euro ordaindu beharko dute eta helduak 25 euro. Izena emateko orria igerilekuko sarreran dagoen kortxoan egongo da irailaren 28rarte.\ \ Animatu zaitez, egun ederra izango da eta!