Hiru postu podiumean, Kontxa Badiako 73. igerialdian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 12a, 09:01
Joan den zapatuan, irailaren 10ean, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas-zeharkaldia jokatu zen Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 73. Igerialdiak.\ \ 11:00etan hasi ziren lehian 109 infantil mailako igerilari; 78 neska eta 31 mutil. Helduen lasterketan, berriz, 206 emakumek eta 514 gizonek hartu zuten parte.\ \ Zapatuko proban, Izarraitz Igeri Elkarteak ordezkaritza handia izan zuen eta emaitzak ere onak izan zituen; hiru igerilarik podimera igotzea lortu zuten, Maialen Sudupe (lehen postua infantiletan), Leire Ceciaga (hirugarren postua masterretan) eta Rafa Zubeldia (hirugarren postua mesterretan).\ \ Izarraitzko infantilen emaitzak honako hauek izan ziren:\ \ • Maialen Sudupe 1. postua.\ • Uxue Etxeberria 19. postua.\ • Maier Lizarzaburu 39. postua.\ • June Zubizarreta 49. postua.\ • Ilazki Odriozola 51. postua.\ • Alazne Sudupe 57. postua.\ \ Izarraitzeko eta Azpeitiar helduen emaitzak honako hauek izan ziren:\ \ • Rafa Zubeldia 11. postuan eta 3. master mailan.\ • Pablo Etxeberria 12. postuan.\ • Omar Urbieta 46. postuan.\ • Julen Agirrezabalaga 51. postuan.\ • Leire Ceciaga 60. postuan eta 3. master mailan.\ • Iñaki Etxeberria 67. postuan.\ • Aitzol Agirregomezkorta 99. postuan.\ • Julen Esteban 128. postuan.\ • Naiara Perez 159. postuan.\ • Maialen Aizpuru 212. postuan.\ • Maider Etxezabal 213. postuan.\ • Alberto Circujano 224. postuan.\ • Maider Oteiza 227. postuan.\ • Joseba Exposito 243. postuan.\ • Iker Paredes 245. postuan.\ • Koldo Larrañaga 251. postuan.\ • Jose Antonio Circujano 317. postuan.\ • Nagore Alberdi 334. postuan.\ • Jon Iraola 351. postuan.\ • Aitor Arambarri 385. postuan.\ • Mikel Odriozola 405. postuan.\ • Xabier Aranburu 407. postuan.\ • Ainhoa Olazabal 408. postuan.\ • Julen Uranga 409. postuan.\ • Nerea Berasategi 434. postuan.\ • Javier Arambarri 476. postuan.\ • Edu Sudupe 517. postuan.\ • Juankar Arellano 522. postuan.\ • Iñaki Alday 536. postuan.\ \ Datorren astean zehar jakinaraziko dute, Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapenak nola gelditu diren. \ \ Bestalde, igandean, Bilbon jokatu zen 77. Bilboko Itsasadarreko zeharkaldia eta bertan izan ziren gure taldeko bi igerilari; Uxue Etxeberria infantila eta Pablo Etxeberria seniorra.\ Bilbotik gustura itzuli ziren biek. Pablo Etxeberriak bigarren postua lortu zuen helduen proban eta Uxue berriz, 5. postuan sartu zen infantil nesketan.\ \ Zorionak denei!