Irailaren 12an hasiko du 2016-2017 denboraldia Izarraitz Igeri Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2016ko ira. 7a, 09:09
Itsas zeharkaldien denboraldia bukatzear dagoen honetan, astelehenean, irailak 12, hasiko dira Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak 2016-2017 denboraldia prestatzeko lanetan, igerilekuan. Argazkian gaztetxoen ordutegiak eta txandak. Helduek eta masterrak iazko ordutegia izango dute.\ \ Bestalde, Izarraitz Igeri Elkartean izena eman ahal izateko epea zabalik dago. Izen-ematea egiteko, igerilekuko sarreran aurkituko dituzue bete beharreko orriak.\ \ Lehendik dabiltzan igerilariek ere ordutegia aukeratu beharra daukate denboraldi berrirako. Ordutegi hori urte osoan errespetatu beharko da, entrenatzaileek entrenamenduen kalitatea bermatu ahal izateko; asmo berarekin, taldeko igerilarien kopurua ere mugatua izango da.\ \ Orain arte jaso diren izen-emateekin osaturiko taldeak igerilekuko Izarraitz Igeri Elkartearen bulego kanpoan ikus daitezke. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago nahi izanez gero, aste honetan bulegoko ordutegia honakoa izango da.\ \ Asteartea: 15:00 – 17:00\ Asteazkena: 11:00 – 13:00\ Osteguna: 11:00 – 13:00\ \ Ordutegi hori gaizki etorriz gero, deitu 607 49 85 00 zebakira eta hitzordua adostuko da. \ \ Bestalde, denboraldia ilusioz eta indartsu hasteko, urriaren 1erako, zapatua, Izarraitz Igeri Elkartearen eguna antolatzen ari dira. Egun horretarako ekintza hauek aurreikusten dituzte: Taldeko argazkiak ateratzea, igerilekuan igeriketa jaialdia egitea Izarraitz IE osatzen duten guztien artean (igerilari, entrenatzaile, guraso, ...), poteoa eta bazkaria.\ \ Data gerturatzen joan ahala egun horren inguruko xehetasun gehiago emango ditu Izarraitz Igeri Elkarteak.